SONARRA
Sonarra itsasoan zundaketak egiteko, sakontasuna neurtzeko edota oztoporik edo urpekuntzirik dagoen antzemateko erabiltzen den tresna da. Sonarrak itsas hondoan edota oztopo batean (itsasoaren erliebean, arrain talde batean, urpekuntzi batean,…) islatzen diren ultrasoinuak emititzen ditu. Seinale ultrasoniko arin bat igorri eta objektutik datorren oihartzuna jasotzen den denbora neurtuz, urpean dagoen objektua zenbateko distantziara dagoen neurtzen du.
EKOGRAFIA
Ekografiaren bitartez gorputzeko organoetan sorturiko oihartzun ultrasonikoak jasotzen dira. Teknika honen oinarria hau da: gorputzeko eskualde konkretu batean 1-10 MHz-tako maiztasunak dituzten ultrasoinuak intziditu arazten dira. Ultrasoinuak gorputzean barrena sartzen diren heinean islapenak jasaten dituzte dentsitate aldaketak ematen diren gainazaletan. Islatutako ultrasoinuak (“oihartzunak”) aparatu elektroniko batean jasotzen dira eta honek oihartzuna sortu duten organoen posizioa azaltzen du.