EUSKAL HERRIA
Euskal Herria Europako herrialdea da. Historikoki euskaldunen eta euskararenlurraldea da, Pirinio mendien mendebaldean kokatua, Frantzia eta Espainiaren arteko muga egiten duen mendilerroan, eta Bizkaiko golkorantz zabaltzen dena. Zazpi herrialde edo probintzia hauek barne hartzen ditu: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi,Nafarroa Beherea, Nafarroa Garaia eta Zuberoa. Guztira, Euskal Herriak 20.950,3 km²ditu, eta 3.005.670 bizilagun zituen 2006an.
Sinboloak
Ikurrina da Euskal Herriaren bandera erabiliena. Luis eta Sabino Aranak asmatu zuten, 1894an, Bizkaiko bandera izan zedin, baina laster zabaldu zen Euskal Herriaren banderatzat. Gaur egun, EAEko bandera ofiziala da, Espainiakoarekin eta tokian tokikoekin batera. Ipar Euskal Herriaren ikurrina oso hedatuta dago.
Armarritzat, aldiz, Zazpiak Bat delakoa oso zabalduta dago lurralde osoan. Udalbiltza erakundeak, adibidez, bere egin du.
Beste ikur bat ere bada: lauburua edo antzinako euskal gurutzea.
Geografia
Euskal Herriko geografia fisikoa oso aldakorra da, nahiz eta hedaduraz txikia den herrialde bat izan. Kostaldeko paisaia malkartsutik Bardeetako basamorturaino hedatzen da Euskal Herria eta bide horretan lautadak, mendilerroak eta bailara ugari ditu.
Mendiak
Euskal Herria oso menditsua da. Arroka nagusia kareharria da, baina beste material batzuez osatutakorik ere badago; adibidez, Aiako Harria granitoz osatuta daude.
Mendirik altuenak Pirinioetan daude eta altuena Hiru Erregeen Mahia da.
Bi mendilerro garrantzitsuon artean Euskal mendiak daude: ekialde-mendebalde orientazio orokorra duten mendilerroak dira.
Ibaiak
Ebro da Euskal Herria zeharkatzen duten ibaien artean luzeena (910 km). Europako Mendietan sortzen da eta Mediteraneo itsasoan isurtzen du bere emaria. Bide horretan, hainbat kilometroz Euskal Herriko hegoaldeko muga da, Araba eta Nafarroan. Beste ibai eta errekek bertara isurtzen dituzte urak.
Literatura
Literatura Euskal literaturan, Bernart Etxepareren (1545) da libururik zaharrena, eta geroxeagokoa dugu Joan Perez Lazarragoren eskuizkribua. Beste euskal idazle klasikoen artean, aipagarri dira "Axular" XVII. mendean , Txomin Agirre eta Juan Antonio Mogel (XIX.enean) eta Gabriel Aresti , Xabier Lizardi eta "Lauaxeta" (XX. enean). Egile garaikiderik ospetsuena, aldiz, Bernardo Atxaga dugu, bere lanak hainbat hizkuntzatara itzulita argitaratu baitizkiote.
Musika
Musika tradizionalean hainbat instrumentu erabiltzen dira, hala nola alboka, panderoa, trikitia, txalaparta, txistua, txirula eta ttun-ttuna. Folk musikan ere badira nahiko ezagunak diren taldeak, oskorri eta Tapia eta Lituria.
Euskal Herriko musika bertan egindako mota guztietakoa hartuko dugu barne: Musika klasikoa, Folk musika , Rock, Pop eta abar.
Bertsolaritza
Bertsolari famatuen zerrenda:
Karlos Aizpurua
Uxue Alberdi.
Xabier Amuriza.
Amets Arzallus.
Maddalen Arzallus.
Sustrai Colina.
Andoni Egaña.
Jon Sarasua.
Igor Elortza.
Arkaitz Estiballes.
Xabier Euzkitze.
Nahikari Gabilondo.
Beñat Gaztelumendi.
Jesus Mari Irazu.
Unai Iturriaga.
Etxahun Lekue.
Sebastian Lizaso.
Maialen Lujanbio.
Jon Maia.
Mañukorta.
Jon Martin.
Xabi Paya.
Anjel Mari Peñagarikano.
Oihane Perea.
Xabier Silveira.
Jone Uria.
Miren Amuriza.
Ainhoa Agirreazaldegi.
Iker Zubeldia.
Amaia Agirre.
Onintza Enbeita.
Julio Soto.
Iratxe Ibarra.
KIROLAK
Lurralde guztietan bezala, futbola, rugby-a, tenisa, etab. hemen ere egiten dira, baina hemen beste kirol pila daude eta hauek dira: Herri kirolak.
Herri kirolak
Herri kirolak, Euskal Herrian antzinatik jokatu izan diren kirolei deitzen zaie. Hauetako asko hemen sortuak eta bereziak dira. Herri kirol askoren jatorria, garai bateko lan jarduerak aisialdira bideratzea izan da. Baserritarrek, arrantzaleek edo artisauek nahitaez egin behar zituzten eguneroko betebeharrak kirol bilakatu dira denborarekin. Halakoak ditugu aizkora proba, traineru estropadak, harri zulaketa, sokatira edo harri jasotzea.